Aldez aurretiko kontsulta, etxeko indarkeria jasan daben emakumeei harrera egiteko etxebizitzaren Araudia onartzekoa

Urriaren 1eko Administrazino Publikoen Administrazino Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikuluaren helburua da arauak egiteko prozeduretan herritarrek parte-hartze handiagoa izatea eta, horretarako, jagokon Administrazinoak herri-galdeketa bat egitea bere webgunearen bidez. Kasu honetan, etxeko indarkeria jasan daben emakumeei harrera egiteko etxebizitzarako Araudiaren proiektua da landu beharrekoa, eta, horretarako, herri-galdeketa bat egingo da, ezartzekoa dan araudi horren ondorioak jasango dabezan pertsona eta erakundeek beren eretxia emon daien. Araudi hori egitean, alor honeek hartuko dira kontuan:

A. Ekimen honegaz konpondu gura doguzan alderdiak honeek dira:

Araudia onartuta, aldi batez harrera-etxe bat eskaini gura deutsegu etxeko indarkeria jasan daben eta babesbako egoerean dagozan emakumeei, bai eta euren menpe egonik eurakaz bizi ohi diran pertsonei bere, ostera indarra batu eta bizitako egoerea gainditzeko aukerea emoteko.

B. Araudia onartzeko beharra eta aukerea

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazino eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuan jasotako baliabide bat da, eta gogoetarako eta bizitzari zelan aurre egin pentsatzeko tokia eta denbora eskaintzen deutse harreran dagozan emakumeei; ganera, beren segurtasun-sentimendua indartzeko ahalegina egiten da, eta gizarteratzeko behar dabezan oinarrizko baliabideak aholkatu eta eskaintzen jakez.

C. Araudiaren helburuak

Helburu nagusia da alderdi honeek arautzea: harrera-etxean sartzeko betekizunak eta prozedurak, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, etxebizitza erabiltzeko arauak.

D. Eskura egon daitekezan beste urtenbide batzuk, arautuak zein ez-arautuak

Gai hau ezinbestean jaso behar da Araudian, etxebizitzaren erabiltzaile potentzialak askotarikoak eta ugariak izan daitekezalako, orain eskainitako harrera-etxebizitza aurrerago bere behin eta barriro erabili ahal izango dalako eta barrikuntza bat dalako ordenamendu juridikoan.

Azaldutako hori guztia kontuan hartuta, Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungiako herritarrek, bai eta egoki erexten deutsen erakunde eta alkarteek, mahaigainean ipinitako alderdi honeen guztien inguruko eretxia emoteko aukerea eukiko dabe zemendiaren 17ra arte, helbide elektroniko honetara idatzita: bbasagoiti@mungialde.eus.

Mungian, 2018ko urriaren 17an. 

Datuen babesa:

Jakinarazten deutsugu MUNGIALDE MANKOMUNITATEAK zure datu pertsonalak erabiliko dauzala herritarren prozesu partizipatiboak, Presidentetzaren ebazpenak eta instituzinoen kalitatearen ebaluazinoa kudeatzeko, kontuan hartuta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea, Gardentasunaren 19/2013 Legea eta Toki Araubidearen oinarriak arautzen dabezan 7/1985 Legea. Mankomunitateak herritarrei eta legitimatutako pertsonei emon ahal izango deutsez zure datu pertsonalak, beti bere Gardentasun Legea aintzat hartuta. Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen, aurkaritza eta erabileraren mugatzea balia daikezuz; horretarako, eskaera bat bialdu behar dozu Mungialde Mankomunitatearen egoitzara (Aita Elorriaga 4, behea – 48100) edo posta elektronikora (dbo-dpd@mungialde.eus).