Gurasoentzako orientazino-zerbitzua

12-16 urte arteko seme-alabak daukiezan familiei arreta zuzenaren bidez orientazinoa, aholkularitza eta laguntzea emoteko zerbitzua da.

Helburua, barriz, hauxe da: seme-alabak haztean babes-faktoreak areagotzea eta arazo-arriskuak eta -jokaerak murriztea. Horretarako, indartu egin gura dira familietan hainbat egoera (gatazkak, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumo goiztiarra, sexu-harreman arriskutsuak, teknologia barriak behar bezala ez erabiltzea, etab.) manejatzen laguntzeko estrategia pertsonalak, jarrerak eta balioak garatzen.