Adin txikikoak eta nerabeak daukiezan familiei arreta psikologikoa

Doako arreta-zerbitzua da, arreta psikologikoa emoteko oinarrizko zailtasunak (afektiboak, hartu-emonetarakoak, gizarteratzekoakā€¦) daukiezan adinez txikiak edo nerabeak daukiezan familiei.

Zerbitzuaren xedea hauxe da: garapen emozional, psikosozial eta komunikazionaleko gabezien ondorioz zailtasunak daukiezan gazte horreek ebaluatzea, diagnostikatzea eta interbenitzea. Interbentzinoaren bidez, integrazino-trebetasunak eta gizarteratze egokia laguntzen dabiezan beharrak egingo dira batez bere, eta horrek zuzenean eragingo dau gizartean moldatu ezinean eta buru-arazoetan.

Batez bere izaera prebentibokoa da, arazoa sasoiz detektatuta, diagnostikatuta eta interbenituta edo, beharrezkoa baldin bada, beste baliabide egokiago batzuetara bideratuta, eta izaera orohartzailea bere badauka, helburu diran herritarren alderdi oro kontuan izanik (besteak beste, garapen psikologikoa, emozionala, familiarra, eskolarra eta soziala), izaera psikosoziala bere badauka, ez da asistentzia bakarrik emotea.

Eskura jartzen da psikologo baten interbentzinoa eta laguntzea. Horrengana heltzeko, gizarte-langileak eta/edo Adikzinoak Prebenitzeko Mankomunitateko Zerbitzuak bideratu beharra dauka.

Interbentzinoaren bidez, profesionalak disfuntzinozko pertzepzinoak, sentimenduak, jarrerak eta jokaerak aldatzen laguntzen dau, garapen pertsonala eta/edo familia- eta talde-bizitza errazteko, adinez txikikoei eta nerabeei eta horreen familiei orientazinoa eta tratamendua emonda.

Ez da eskaintzen tratamendu trinko eta jarrairik; aitzitik, saio mugatuak izaten dira.