Diru-sarrerak bermatzeko errenta

Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskumenekoa da. Hileroko prestazino ekonomikoa da, behar besteko baliabideak ez daukiezan pertsona eta familiei laguntzeko oinarrizko beharrei aurre egiten eta lan-urtenbideren bat topatzen.

Eskubidea daukie errenta hau jasotzeko baliabiderik ez daukien pertsonek edo daukiezan baliabideak ez diranean behar bestekoak oinarrizko beharrei aurre egiteko, eta baldintza batzuk bete behar dabez.
Izan daitekez lanbakoak, edo beharra dabenak baina baliabide urrikoak, pentsiodunak, beste pentsio mota batzuk jasotzen dabiezanak, bizileku-baimen bako immigranteak, etab.

Kasu batzuetan, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentagaz (gaztelaniaz RGI) batera Etxebizitzarako prestazino osagarria bere emon daiteke, hau da, ohiko etxebizitzaren alokairu-gastuei aurre egiteko laguntzea.

Informazino gehiagorako eta eskaerea aurkezteko, joan Lanbideren bulegoetara.