Nork egingo deust harrerea?
Gizarte-langileetako batek, eta ordutik aurrera horixe izango da zure erreferentziazko profesionala.
Oinarrizko gizarte-zerbitzuak balioaniztunak dira, eta bertan erreferentziazko profesionala GIZARTE-LANGILE BAT izango da. Zuk planteatzen deutsazun egoereagaz, langile horrek balorazinoa eta diagnostikoa egingo ditu, eta horreen arabera, erabagiko dau zuk planteatutako zailtasunari zelan erantzun behar jakon gaur egungo zerbitzu eta prestazinoekin.
Nora joan behar dot?
Helbide honetara: Aita Elorriaga, 4. zk., behea.
Zelan hel naiteke?
Zuzenean bulegora joanda edo aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Hitzordua bide bitatik eskatu daiteke: telefonoz (94-615.55.51) edo Mankomunitatearen bulegoetara joanda.
Jendea hartzeko ordutegia:
- Urritik maiatzera:
- Astelehenetik eguenera: 10:00-14:00 eta 17:00-18:00
- Barikuak: 10:00-14:00
- Bagiletik irailera: astelehenetik barikura, 10:00-14:00
Lehen aldiz zerbitzura etortzen diranei beranduenez bere hamabost egunean egingo jake harrerea.