Belaunaldien arteko tailerrak

Jarduera hau hilero egiten da, Mungiako San Jose Etxe-Alai Egoitzako eta Eguneko Zentroko boluntarioekaz eta DBHko lehen mailako ikasleekaz. Funtsean, bi zentroetako helduekaz eskulanak eta beste jarduera batzuk egiten dabiez. Helburua da pixkanaka gazteek helduekiko daukiezan estereotipoak eta uste okerrak ezabatzen joatea, aurretik irakasleekaz batera ikasgeletan egindako hausnarketan sakonduz, bide batez boluntariotza bultzatuz.

Aisialdiko denborea partekatzeko aukera daukie, beste belaunaldi bateko pertsonak ezagutzeko eta hartu-emonetan jartzeko.