Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeriaren sustraiak bizitzaren hainbat eremutan emakumeek jasaten daben desbardintasuneko egiturazko egoeran hondoratzen dira; desbardintasun-egoera horren euskarri nagusia da gizartean eta familian rolak eta ardurak sexuaren arabera banatzea tradizinoz, eta horrela emakumezkoak gizonezkoen menpeko jarri. Emakumezkoen aurkako indarkeria da desbardintasunaren adierazpideetako bat (seguru asko larriena), eta, gainera, gizarte-kontrolerako tresna gakoetako bat bere bai, desbardintasun horrek jarraitzeko eta betiko iraunarazoteko.

Testuinguru horretan, uste dogu beharrezkoa dala beharrean jarraitzea biolentzia mota hau errotik kentzeko; epe laburrera, biktimak babesteko eta arreta integrala emoteko neurri eta baliabideen bidez; epe ertain eta luzera, barriz, sentsibilizatzeko eta prebenitzeko jardueren bidez, emakumeen eta nesken kontrako indarkeria mota desbardinak ikusarazoteko eta desbardintasunaren ondoriozko gizarte-arazoa dala nabarmentzeko.

Gogoan izan: inork ez dauka eskubiderik zuri tratu txarrak emoteko eta inoiz ez dago inolako motiborik justifikatzeko. Zu ez zara egoeraren erruduna. Arduraduna bakarra da: indarkeria erabiltzen dauana.