Andina Pereira de Brito, gure herrikidea

2014ko martiaren 17an, Andina Pereira de Brito, gure herrikide bat, bikote-lagunak erail egin eban. Indarkeria matxistaren eskutik etorritako heriotza bortitzaren aurrean, Mungiako herriak eta Udalak gaitzespen irmoena adierazo eben bilkura isil baten bidez, eta mungiar ugarik hartu eben parte.

Halaber, Udalak Andinaren familiaren esku jarri ebazan ahal izan ebazan baliabide eta bitarteko sozial, juridiko eta ekonomiko guztiak, eta herri-akusazino gisa azaldu zan Andinaren familiaren eskubideak babesteko eta, Mungiako herriaren izenean, haren izenean justizia eskatzeko.

Presazko Udalbatza zabal baterako deialdia egin eban Udalak, herritarrei bere zabalik, eta bertan Deklarazino Instituzional bat onartu eban gertakariak gaitzesteko; dolumina adierazoteko, Andinarekiko, haren familiarekiko eta gure herriko kide dan komunitate brasildarrari herritar guztien babesa eta alkartasuna erakusteko, astebetez morez estalita egon zan Mungia izenaren “M”-a.