Beldur barik

Beldur Barik programea 2009an sortu zen, BERDINSAREA (bardintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Euskadiko udalen sarea) izenekoaren baitan. Mungiako Udala sare horretako kide da sorretatik bertatik, 2005etik.
Beldur Barik proiektuan ahalegin berezia egin da indarkeriaren gaineko kanpainetan sarritan erabiltzen diran estereotipoetatik (indarkeria fisikora mugatuta eta emakumezkoei biktimen papera emonda) alde egiteko, eta gaiari ikuspegi positibo batetik heldu jako; izan bere, beharrezkotzat jotzen da emakumeak ahalduntzeko eta herritar guztiak inplikatzeko mezuak indartzea. Eta mutilei jagokenez, jarrera sexistak prebenitzeko eurekaz behar eginez, eraso sexisten aurrean paper aktiboa hartu daien animatuz.

Lehiaketa baten bidez, proiektuaren helburua da gazteekaz beharreko eta hausnarketako prozesuak sortzea, eremu lokaletik abiatuta, gizartea eraldatzen laguntzeko eta gizarte matxista bardintasunezko gizarte bihurtzeko. Laburbilduz, Beldur Barik jarrera bultzatzeko.

Parte hartzeko, lanak lehiaketa bitan aurkeztu daitekez:

  • HERRIKO LEHIAKETEA, 12-17 urte arteko neska zein mutilentzat, Mungian bizi diran edo herriko edozein ikastetxetan ikasten dabenentzat.
  • LEHIAKETA OROKORRA, Euskal Autonomia Erkidegoko 12-26 urte arteko neska zein mutilentzat.

Era askotara har daiteke parte: bakarka, taldean, ikastetxe edo gela baten izenean edo alkarteren baten izenean. Lan bera bi lehiaketetan aurkeztu daiteke, herrikoan eta orokorrean. Lehiaketaren oinarriak desbardinak dira, baina ez dira baztertzaileak.