Autodefentsa feminista

Autodefentsa feministako tailerrak 16 urtetik gorako emakumeentzat dira, eta horreen bidez ulertzen ahaleginduko gara zergaitik txiki-txikitatik beldurrez (eta batzuetan izuz) hezten gaituen, zerbait gertatuko jakula ezezagunen bategaz autoan joanez gero, ordu jakin batzuetan kalean bakarrik ibiliz gero, era batera edo bestera jantziz gero… Beldur sinboliko horren bidez, are gehiago murrizten jake emakumeei segurtasunerako eta mugimendu librerako berez daukien oinarrizko eskubidea; are gehiago: gerta daitekeenaren arduradun bere egiten gaitue, biktimizatuta, ez daukagulako horri aurre egiteko ez estrategiarik, ez baliabiderik. Horixe da, hain zuzen bere, tailer honen xedea.

Historikoa