Emakumeen aurkako indarkeria

 

Telefono bidezko zerbitzu honek eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan bermatzen dau arretea. Telefonoa doakoa da, eta segurua: inork ez dau jakingo deitu dozula, ez daualako arrastorik uzten telefono-fakturan.
Arreta 51 hizkuntzatan emoten da, eta zerbitzu bat dauka entzumen-desgaitasunen bat daukienentzat.

Profesional espezializatuek hartuko dabe zure deia, eta bardin-bardin dei daikezu emakumeen aurkako edozein indarkeria jasan dozulako laguntzea eskatzeko, zalantzaren bat argitu nahi dauen senide edo lagunen bat zarelako edo profesionala izanik informazino eta aholkuren bat behar dozulako.

Zerbitzu honetan arretea berehalakoa da, anonimoa, eta aholkuak emoten dira ibili beharreko bideaz edo informazinoa emoten da biktimen eskura dagozan baliabideez, gura izanez gero horreetan arreta pertsonalizatua jasotzeko.

Telefonoa: 900 840 111