Emakume alkarteak

 
  • Helbidea:  
  • Jarduera: Emakumea
  • Telefonoa: 635 729 953 
  • Faxa:  
  • Harremanetarako:  
  • Webgunea:  

Diz-Diz Mungiako emakumeen kultur elkartea 

Irabazi asmo bako “Diz Diz Mungiako Emakumeen Kultur Elkartea” Mungian sortu zan 1995. urtean emakumeak gizartean eta kulturan sustatzeko eta udal mailan emakumeen partaidetza bultzatzeko.

Elkartetik emakume ugari pasatu dira urte honeetan guztietan: 663 emakume, 22 eta 87 urte artekoak. Alkarteak ateak zabalik daukaz adinez nagusi izan eta alkartearen helburuekaz bat datozen emakumeentzat.

Aitortzak

2000. urtean, Berdintasunaren Saria jaso eben Mungiako Udalaren eskutik, eta 2006an Bizkaiko Foru Aldundiak Bardintasuna Saria emon eutsan alkarteari, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko behar aktiboa aitortzeko.

Helburuak

  1. Emakumeen eta gizonen artean aukera-bardintasuna sustatzea.
  2. Emakumezkoek bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean parte hartu daien sustatzea eta eremu horreetan udal mailan presente egongo dirala bermatzea.
  3. Kultur eta trebakuntza-jarduerak egiteko interesa daukien herriko emakumeak alkartzea, eta horrela etxeko eremu pribatutik urtetera gonbidatzea, hartu-emonak izatera eta eremu publikoan parte hartzera animatzea.
  4. Emakumeek alkar ezagutzeko eta alkarregaz jarduerak egiteko aukera emotea.
  5. Alkartzeko espiritua bultzatzea emakumeei, edozein alkartetan parte hartzeko eta beharrak dakarrezan ardurak euren gain hartzeko. Horregaitik, alkartekideentzat garrantzitsua da alkarteko kide diran emakumeen autoestimua areagotzea, baloratuak sentitzea eta zerbaiterako baliagarriak dirala pentsatzea.
  6. Interes komunak daukiezan beste alkarte batzuekaz alkartzeko foroak indartzea.

Hartu-emonetarako

Diz-Diz:  635 729 953
Olalde: eguenetan, 17:00etatik 19:00etara