Genero-indarkeriaren biktima diran dibertsitate funtzionaleko emakumeei arreta

Bizi garen gizartean, dibertsitate funtzionalen bat daukien emakumeak bi aldiz dagoz diskriminatuta: alde batetik, emakumeak izateagaitik; bestetik, daukien desgaitasunarengaitik, edozein dalarik bere. Oro har, esan daikegu gainerako emakumeek baino indarkeria matxistaren bi eta bost aldiz kasu gehiago jasaten dabiezala, eta desgaitasuna intelektuala baldin bada, lau eta hamar aldiz gehiagokoa da.

Normalean, erasotzaileari aurre egin eta defendatzeko baliabide gutxiago izaten dabiez, bai pertsonalak eta bai sozialak, eta tratu txarren egoerak identifikatzeko, adierazoteko eta/edo salatzeko, zailtasun handiagoak izaten dabiez. Horrek guztiak zaildu egiten dau gizartean behar bezala edo erabat parte hartzea oinarrizkotzat jotzen diran bizi-helburuak lortzea.

Horregaitik guztiagaitik, Fekoor alkarteak eremu honetarako atal berezi bat sortu dau, dibertsitate funtzionaleko emakumeei arreta berezia emoten ahalegintzeko.

Informazio gehiago: www.fekoor.com/servicios/mujer/violencia-genero.html 

Plazas de aparcamiento azules