Aterik ateko zerbitzua

ATERIK ATE menpeko mugikortasuneko pertsonentzako berariazko zerbitzua da. Zerbitzua bereziki prestatuta dagozan ibilgailuen bidez emoten jake mugikortasunean laguntzeko baliabide teknikoak (aulki gurpildunak, orgatilak…) behar dabiezan pertsonei.

Zerbitzuak “aterik ate” modalitatean emoten dira, eta erabiltzaileak berak zehazten dau ibilbidearen abiapuntua eta helmuga, baita ordutegia bere.

Hasteko, erabiltzaileek nahikoa daukie gutxienez 48 ordu lehenago telefonoz erreserba egitea 94 426 66 00 zenbakian, eta 24 ordu lehenago zerbitzua baieztatu telefono berean. Halaber, posta elektronikoaren bidez bere egin daiteke, transporte@bidaideak.org helbidera idatzita.

Informazio gehiago: www.bidaideak.org/services2/transporte-aterik-ate/