Albisteak

 

Koronabirusaren hedapena mugatzeko, Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatea aldi baterako eten ditu honako zerbitzu eta jarduera hauek:

  • Mendekoei eta zaintzaileei talde-arreta emateko zerbitzuak: Jagoten Programa
  • Laguntza gela
  • Elikagaien banaketa
  • Joste-tailerra

Mankomunitateak eskaintzen dituen gainerko zerbitzuek bere hartan jarraituko dute. Hala ere, herritarrei gomendatzen zaie kudeaketak, ahal den neurrian, telematikoki eod telefonikoki egiteko (Aita Elorriaga, 4: 94 615 55 51 / Aita Elorriaga, 17: 94 404 77 0 7), eta gure bulegora ez etortzeko.

Ez da baztertzekoa datozen orduetan edo egunetan neurri gehiago hartzea ildo horretan. Aurretiaz, barkamenak eskatzen dizkiegu herritarrei neurri hauek sor ditzaketen eragozpenak direla-eta, baina jarrera ulerkorra eta laguntza eskatzen dizkiegu.