Albisteak

 
Mungian gertatutako eraso matxista dala-eta Udalak honakoa adierazo gura dau:
  1. Erabateko irmotasunez gaitzesten dau edozein indarkeria matxista, eta jasotako gertaerarena bere bai.
  2. Babes eta alkartasun osoa eskaintzen deutso eraso tamalgarri hau jasan dauan pertsonari, bai eta bere familiari eta hurbileko ingurukoei bere. Udalak behar dauan laguntza guztia jarten dau bere esku.
  3. Gure esker ona azaldu gura deutsegu Mungiako Udaltzaaingoari, Ertzaintzari, osasun-zerbitzuei eta parte hartu daben profesional guztiei, eurek egindako lanagaitik, bai biktimari zuzendutako arreta eta laguntzagaitik, bai bideratutako ikerketa-lanengaitik.
  4. Era honetako erasoak, gure gizartean oraindik nagusi diran indarkeria matxistaren eta genero desbardintasunaren adierazpenik latzenak dira eta, Udalak, guztiz gaitzesten dauz. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, balioetan oinarritutako heziketaren eta emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde. Eta beharrezkoa da azpimarratzea holango jarrerak eragiten dabezan fakotoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dala.
  5. Mungiako Udalak, egon ahal diran veste mobilizazionez ganera, 10 minutuko kontzentrazino isilean parte hartzeko deialdia egiten deutse herritarrei, datorren astelehenean, urriaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxearen aurrean, eraso honen kontrako gaitzespenik sendoena eta biktimarenganako gure alkartasuna adierazoteko.

Mungiak Indarkeriari ez!