Albisteak

 
Emakumeen kontrako bortizkeria adierazpenek inongo lekurik ez daukien bardintasunean oinarritutako jai ereduak bultzatzeko helburuagaz, Udalean bai San Pedro, bai auzoetako jaietara bideratutako kanpaina bat bultzatu dogu. Horrela, udan zehar, jarraibideak eta telefonoak daukiezan kartelak, txapak eta paperezko zapiak banatu dira jaietako txosnetan, gertatu leitekezan erasoen aurrean martxan jartzeko erantzun-protokoloa eskaintzeko asmoz.