Albisteak

 

Espazio honek andren eksubideen eta hareen gaitasunen ganeko kontzientzia hartzeko aukera eskainiko dau; horregaz batera, segurtasuna eta konfiantza landuko dira eta andren ahuldadearen ganeko mitoak hautsiko dira.

Era berean, erasoak eta horreek gizabanakoarengan eta kolektiboetan daukiezan ondorioak identifikatzen ikasiko dogu,  eta egunerokotasunean (jai-eremuetan, leku baztertuetan, gauez, gure bikoteagaz, ezezagunakazko hartu-emonetan...) sortzen diran erasoak konpontzeko mekanismoak bilatuko doguz.

Eguna: Martiaren 9an, zapatua.
Ordutegia:

  • Oinarrizkoa: 10:00 - 14:00 (inoiz autodefentsarik egin ez dozuenentzat)
  • Aurreratua: 15:30 - 19:30 (aurretik autodefentsako tailerretan parte hartu dozuenontzat)

Lekua: Erakusketa gelan (udaletxeko arkupeetan)
Norentzat: 16 urtetik gorako neska eta andreentzat.
Izena emoteko, deitu berdintasunerako zerbitzura (94 674 10 43) edo idatzi berdintasuna@mungialde.eus

 Informazioa (PDF 3.3MB)