Albisteak

 
Barikua 1

Goizean goiz hasita, lorak eta txokolatea bananduko jakez gure andra baserritarrei.

  • Andra Mari | 9:00

Emakumeen bazkaria Diz-Diz alkarteak antolatuta, Palacio Urgoiti jatetxean. Bazkalostean, dantzatzekoak.

  • Laukariz auzoan | 14:30
  • Mungiatik autobusa egongo da. Izena emoteko: 635 729 953

Eguena 7

Hizkuntza ez sexista eta barneratzailea.

  • Udaletxeko Erakusketa Aretoan | 18:00-20:00
  • Herritarrei zuzendutako tailerra.
  • Izen-emoteak: berdintasuna@mungialde.eus o 94 674 10 43

Barikua 8

Udal Bandoa argitaratuko da.

  • "Mungiako Udalak, Mugimendu Feministak deitutako greba dala eta, ardurea hartzen dau udaleko emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emoteko. Hori dala-eta, martiaren 8an ez da ekitaldirik egongo, beste egun batzuetan egingo dira. Eta herritarrak deitzen dauz Emakumeen Nazioarteko Egunagaitik Mugimendu feministak deitutako mobilizazinoetan eta ekitaldi desbardinetan era aktiboan parte hartzen".

Barikua 8, domekea 10 eta astelehena 11

Zinea: "Una cuestión de género"

  • Olalde Aretoa.
  • Bariku eta astelehenean 20:00etan. Domekan 19:30ean.

Zapatua 9

Autodefentsa feminista tailerra. Oinarrizkoa.

  • Udaletxeko Erakusketa Aretoa | 10:00-14:00
  • Inoiz holako tailerretan parte hartu ez daben neska eta andrei zuzenduta dago.
  • Izen-emoteak: berdintasuna@mungialde.eus o 94 674 10 43

Autodefentsa feminista tailerra. Aurreratua.

  • Udaletxeko Erakusketa Aretoa | 15:30-19:30
  • 16 urtetik gorako neskak eta andrak ahalduntzeko.
  • Beharrezkoa da aurretik antolatutako autodefentsako tailerren baten parte hartu izana.
  • Izen-emoteak: berdintasuna@mungialde.eus o 94 674 10 43

II Herri Lasterketa. "Mungia Martxa Berdintasunaren alde"
Udaletxea | 18:00
Herrian zehar bi ibilbide bi egongo dira. Alkartasuna kalean izango da irteera eta helmuga.

  • 18:00etan, 3.000 metroko lasterketa: egizu korrika zeure erritmora.
  • 18:05ean, 1.700 metroko martxa: egizu oinez, umeen karrotxuakaz, familiakoakaz...

"El y Sus Labores" antzezlana. Diz-diz antzerki tailerra.

  • Olalde Aretoa | 20:00
  • Sarrerak Olalde tabernan salgai. Prezioa 2€

Barikua 15

Berdintasuneko tribiala

  • Gaztegunea | 18:00

Egitaraua (PDF 1,38MB)