Albisteak

 
Genero Bardintasunerako IV. Plana diseinatu ahal izateko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Egindakoaren balorazinoa eta neurketa-lana egiten bete-betean sartuta gagoz, hau da, ebaluatze-adierazleak aztertzen, orain arte lortutako helburuen balantzea egiten.

Parte-hartze prozesu honen bitartez, herritarren ikuspuntuak zeintzuk diran jakin gura dogu; zure ekarpenak, eretxiak, oharrak eta iradokizunak behar doguz, moldatutako diagnostikoa ahalik eta osotuena izan daiten.

Zure eretxia jakin gura dogu

  • Galdeketa bat aurkezten deutsugu, guzitz anonimoa.
  • Galdetegi hau zure eskura egongo da, bagilaren 11tik 22ra (biak barne).
  • Bertan jasozen diran eretxiek etorkizunera begirako erronkak eta lehentasunak hobeto identifikatzen lagunduko deuskue.

Parte hartu gura badozu, sakatu beheko estekan eta bete galdetegia:

https://goo.gl/forms/uaINkgLEX57RDif03

Hartuizu parte! Mungian Bardinetik Bardinerako bidean-2018