Albisteak

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! ikus-entzunezko lehiaketaren 11. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea da. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreren adierazgarri izan behar dute.

Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Lehiaketaren oinarriak 2020 (PDF 2,25MB)