Adikzinoak Prebenitzeko eta osasuna sustatzeko Interbentzino Komunitariorako zerbitzua

Zerbitzu honen helburu nagusia da Mankomunitateko herritarrei adikzioen fenomenoa prebenitzeko eta osasuna sustatzeko erantzunak eskaintzea. Gune honetan edozein pertsonak edo gizataldek adikzioei lotutako gaiei buruzko informazioa, orientazioa, aholkuak edo bideratzea eska dezake. Adikzio horiek substantziekikoak edo substantziarik gabekoak (online jokoak, kirol-apustuak, Internet, sare sozialak…) izan daitezke; izan ere, azkeneko horiek arazo larriak ekar ditzakete, eta drogek bezalaxe mendekotasuna sortu.

Adikzioen prebentzioa ikuspuntu komunitariotik lantzen da, horregatik komunitatearen eta bere ehun sozialaren inplikazioa eskatzen du.