Eremu komunitarioa eta osasunaren sustapena

Helburu nagusia da herritarrei informazinoa eta aholkuak emotea osasunaren sustapenagaz eta adikzinoen prebentzinoagaz zerikusia daukien gaietan.

Sarean behar egin hainbat alorregaz bizimodu osasungarriak eta balio positiboak bultzatzeko eta aisialdiko alternatiba osasungarri barriak diseinatzeko.

Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatearen V. Eskualde Plana Adikzinoak Prebenitzeko 2015-2019

Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatearen Adikzinoak Prebenitzeko Zerbitzuak 2015eko abenduaren 22an plan hori argitaratu eban adikzinoen fenomenoari erantzuna emoteko, prebentzinoaz jardun beharrari indarra emoteko eta eremu honetan behar barrietarako lan-ildo barriak gehitzeko.

Plan hori egiteko hainbat erakunderen eta lagunen alkarlana behar izan zan, besteak beste Etorkintza Fundazinoarena eta Mankomunitateko udalerrietako behargin, hautetsi eta herritarrena, eta horreen guztien partaidetza eta inplikazino barik ezinezkoa izango zan egitea.

Kanpainak eta jarduerak